Mujeres al frente, Kathleen Hannak eta Riot Grrrl mugimendu underground feministako beste lider batzuek egindako “Girls to the front!” lelo mitikoa aipatzen du. Lau musika-proiektu paregabe eta ezberdinen inguruko kontzertuen jardunaldi kolektiboa da.
Horretarako, irudi indartsu bat sortu behar zen, jai-girokoa, emakume guztiak barnean hartzen zituena. Beharrezkoa iruditu zitzaidan, identitatearen ikuspegitik, Jaialdiaren akronimoari (MAF) protagonismoa ematea, Kathleen Hannaren figura nabarmenduz eta ospakizuna, musikaren gozamena eta sorkuntza irudikatuko zituzten kolore biziak erabiliz.
