#Mahaia2020 Yves Chaudouët artistaren eta Alexandra Baurès eta François Loustau komisarioen lanetan oinarritutako egoitza artistiko kolektibo baten emaitza da.
Alizée Armet, Eriz Moreno eta Sandra Cadenasekin batera egoitza batean parte hartu nuen. Honek Yves Chaudouëten obra zuen abiapuntu: mugaz gaindiko hiru hirien artean (Iruñea, Bilbo eta Baiona) banatuko zen 8 metroko diametroko mahai bat. Horrela, Yves Chaudouët-en 8 metroko diametroa duen mahaiaren fikziozko elkartzetik sortuko litzatekeen elkargunea eta bidegurutzea sinbolizatzen saiatu ginen.
Gure lanaren ondorioz, hiru instalazio sortu ziren: Rekalde aretoan (Bilbo), Ziudadelako Labean (Iruñea) eta Cinema de l ‘Atalanten (Baiona).
