Atrévete/Ausartu zaitez LGTBI dokumental interaktiboa da, Nafarroako bost pertsonaren bizitzari eta bizipenei buruzkoa. Dokumentalak pertsonaietatik nabigatzeko askatasuna ematen dio ikusleari, bere bizitzako esparru bakoitzean: egunerokotasuna, bizitza pribatua, aisia, lana, etab. Fuego Películasek kartel bat egiteko eskatu zidan, eta, azkenean, pertsonaia bakoitzeko bat diseinatzea erabaki genuen, pertsonaia bakoitza nor zen gertutik erakusteko.
