Dramawalker Zentro Dramatiko Nazionalaren eta Gayarre Antzokiaren koprodukzioa da. Nafarroako antzerkigileek egindako sei soinu-fikzio dira, hauen bidez hiria ezagutzeko.
Proiektu honetan parte hartzeko zortea izan nuen, soinu-pieza bakoitza ilustratzen duten irudiak diseinatzen eta proiektuaren mapa egiten. Iruñeko Udal Artxiboko argazkietatik abiatuta Collagearen teknika erabili nuen, risografian inprimatuta eta digitalizatuta. Helburua zen hiri baten historian iragana eta etorkizuna zein modutan bizi diren erakustea.
